Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5832

AGINDUA, 2021eko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Errenteria (Gipuzkoa) udalerriko EMPU «Errenteria Musikal» MEPU Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Errenteria (Gipuzkoa) udalerriko «Errenteria Musikal» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Kontuan hartuta urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen dela irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022 ikasturtetik aurrera Alboka ikasgaia irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakiak: 012170 eta 20007023.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Errenteria Musikal».

Titularra: Errenteriako Udala.

Helbidea: Alfonso XI, z/g.

Udalerria: Errenteria.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

– Adarrak:

● Adarra: Kantua.

● Adarra: I. sinfonikoa: Bibolina, Biola, Biolontxeloa, Bonbardinoa, Fagota, Flauta, Klarinetea, Kontrabaxua, Oboea, Perkusioa, Saxofoia, Tronboia, Tronpa, Tronpeta eta Tuba.

● Adarra: I. polifonikoa: Akordeoia, Gitarra eta Pianoa.

● Adarra: bertakoa: Alboka, Dultzaina, Euskal Dantza Tradizionala, Panderoa, Trikitixa, Txalaparta eta Txistua.

● Adarra: zenbait joera: Baxu elektrikoa, Gitarra elektrikoa eta Pianoa.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala