227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (311 KB - 8 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5827
62/2021 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua argitaratzeko dena, Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuen arau-hausteak direla eta (gehiegizko abiadurarekin erlazionatutako arau-hausteak).
Gobernu Kontseiluak, 2021eko azaroaren 2an egindako bilkuran, aipatutako hitzarmenaren eredua izenpetzea baimentzen duen erabakia onartu du. Horrenbestez, behar den publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoko udalekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua, Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutako ibilgailuen arau-hausteak direla eta (gehiegizko abiadurarekin erlazionatutako arau-hausteak). Testu hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 5a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 5EKO 62/2021 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ERKIDEGO HORRETAKO UDALEN ARTEKOA, ESPAINIA EZ DEN EUROPAR BATASUNEKO BESTE ESTATU KIDE BATEAN MATRIKULATUTAKO IBILGAILUEN GEHIEGIZKO ABIADURAGATIKO ARAU-HAUSTEEI BURUZKOA
Vitoria-Gasteiz, sinadura elektronikoaren datan,
ALDERDIAK
Alde batetik, JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO jauna, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz.
Bestetik, ........................... jauna/andrea ........................... Udaleko alkatea ........................... Udalaren izenean eta hura ordezkatuz jarduten duena.
Bi alderdiek gaitasun eta legitimazio nahikoa aitortzen diote elkarri Lankidetza Hitzarmen hau sinatzeko eta bertan ezartzen diren baldintzetan behartuta geratzeko, eta horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eskumena dauka Estatuko legeria betearazteko trafikoaren eta ibilgailuen zirkulazio-arloan, erkidego horren lurraldearen barruko hiriarteko bide eta zeharbideetan: Euskadiko Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuari buruzko abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 17. artikulua; Trafiko eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria egikaritzeko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari emateari buruzko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren 1. artikulua; eta urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 5. artikulua.
Era berean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Udalek arlo horren gaineko eskumena daukate beren udalerriko hiri barruko bideetan: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 25. artikulua, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.4 artikulua, eta Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua) 7. artikulua.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, trafikoaren eta bide-segurtasunaren arloan zehatzeko ahala egikaritzea Trafiko Zuzendaritzari dagokio, Segurtasun Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko urtarrilaren 19ko 6/2021 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Udal-eremuan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 124.4 a) artikuluak alkateari esleitzen dio Udalaren ordezkaritza.
Trafiko eta ibilgailuen zirkulazioari buruzko Estatuko legeria egikaritzeko eskumena Euskadiko Autonomia Erkidegoari emateari buruzko urriaren 15eko 3256/1982 Errege Dekretuaren eranskinean, hain zuzen ere B.3.f idatz-zatian, xedatzen da Eusko Jaurlaritzak bereganatutako funtzio eta eskumenak egikaritzeko, Trafiko Burutza Nagusiaren gidari eta ibilgailuen fitxategietara sarbidea izango duela, datuak eskatzeko terminalak erabiliz.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak, harremanetarako gune nazionalaren bidez, Espainiaz besteko Europar Batasuneko estatu kideetan matrikulatutako ibilgailuen titularren zein ibilgailu horien datuak eskura ditzake, bere eskumeneko bideetan, ibilgailu horien abiaduragatiko arau-hausteak izapidetzeko.
Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartua) 84. artikuluaren 4. paragrafoak aurreikusten du, justifikatutako arrazoiak daudenean edo udal-zerbitzuak nahikoak ez direnean, hiriarteko bideetan eta zeharbideetan trafikoaren eta zirkulazioaren arloko zehapen-eskumena duten organoek alkateen eskumena beren gain har dezaketela.
Atal honetan xedatutakoaren arabera, Trafiko Zuzendaritzak bere gain har dezake ...................ko Udalaren zehapen-eskumena, udalerri horretako hiri barruko bideetan abiaduragatiko arau-hausteak izapidetu eta zehatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, bi alderdiek honakoak erabakitzen dituzte:
KLAUSULAK
Lehenengoa.– Hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen honen xedea da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzaren eta ...........................ko Udalaren arteko lankidetzaren baldintzak ezartzea. Hartara, Trafiko zuzendaritzak bere gain hartuko du Udal horretako alkateak bere udalerriko hiri barruko bideetan gertatzen diren gehiegizko abiaduragatiko arau-hausteak zehatzeko duen eskuduntza. Beti ere, zehatu beharreko ibilgailua Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutakoa bada.
Bigarrena.– Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren betebeharrak.
Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartuko ditu betebehar hauek:
1.– ...........................ko udalerriko hiri barruko bideetan antzematen diren gehiegizko abiaduragatiko arau-hausteak zehatzeko espedienteak izapidetzea eta ebaztea, beti ere zehatu beharreko ibilgailua Espainia ez den Europar Batasuneko beste estatu kide batean matrikulatutakoa bada.
2.– Administrazio-bidean aurkezten diren errekurtsoak ebaztea.
3.– Borondatezko aldian zehapenen diru-sarreren kudeaketa egitea eta, epe hori amaitutakoan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean diruzaintza-arloko eskumena duen zuzendaritzari zehapenak bidaltzea, betearazpen-aldian kobra ditzan.
4.– ...........................ko Udalari zehapenengatik jasotako diru-sarreren likidazioak ordaintzea, laugarren klausulan ezarritako baldintzen arabera.
Hirugarrena.– ...........................ko Udalaren betebeharrak.
...........................ko Udalak bere gain hartuko ditu betebehar hauek:
1.– Trafiko Zuzendaritzara bidaltzea ...........................ko Udalak bere udalerriko hiri barruko bideetan,
Bidalketa Jarraipen Batzordean sortutako lantaldean zehazten den aldizkakotasunean egingo da.
Fitxategien zehaztapen teknikoek Hitzarmen honen eranskinean ezarritakoak bete beharko dituzte.
2.– Trafiko Zuzendaritzari lehenbailehen jakinaraztea Zuzendaritza honetara bidalitako irudiei edo Udalak ezagutzen dituen beste gertaera garrantzitsu batzuei buruzko auzi-errekerimenduak.
3.– Abiadura kontrolatzeko eta irudiak hartzeko sistemak behar bezala mantentzeko beharrezkoak diren zerbitzuak eta lanak egitea.
4.– Ibilgailu motordunen zirkulazio-abiadura neurtzeko tresnei araudian ezarritako metrologia-kontroleko neurriak aplikatzea, eta egindako kontrolen emaitza Trafiko Zuzendaritzara bidaltzea.
Laugarrena.– Dirubilketaren kudeaketa.
Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioak izapidetutako espedienteengatik kobratutako zenbatekoak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian sartuko ditu, eta, ondoren, bildutako zenbatekoaren % 60 transferituko dio ...........................ko Udalari.
Funtsen transferentziak hiru hilean behin egingo dira, edo Jarraipen Batzordean finkatutako aldizkakotasunean.
Auzi-epaiaren, errekurtso baiespenaren edo bestelakoen ondorioz interesdunari ordaindutako zehapenaren zenbatekoa itzuli behar zaionean, funtsen hurrengo transferentzian deskontatuko da itzulitako zenbatekoa.
Bosgarrena.– Izaera eta araubide juridikoa.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen eremutik kanpo geratzen da, 6.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Hitzarmen hau Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 84.4 artikuluan ezarritakoaren babesean sinatu da.
Seigarrena.– Indarraldia. Azkentzea. Aldatzea.
1.– Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean eta 4 urteko indarraldia izango du.
Epe hori amaitu aurretik, aldeek hitzartu ahalko dute epea luzatzea, berariaz eta idatziz, beste 4 urterako.
2.– Hitzarmena honako arrazoi hauetakoren batengatik amaitu daiteke:
– Hitzarmenaren salaketa, edozein unetan alderdietako edozeinek egindakoa. Bestelako erabakirik hartzen ez badute, eraginak izango ditu era frogagarrian jakinarazi eta hiru hilabetera.
Nolanahi ere, hitzarmena suntsiarazten den unean izapidetzen ari diren jarduketen jarraitutasuna bermatu beharko da, harik eta erabat ebazten diren arte.
3.– Hitzarmen hau alda daiteke, bien adostasunez, beronen xedea hobeto gauzatzeko beharrezkoa denean.
Jarraipen-batzordeko lantaldeak hitzarmen honen eranskina aldatu ahal izango du.
Zazpigarrena.– Jarraipen batzordea.
1.– Hitzarmen hau gauzatzeko beharrezkoak diren jarduerak koordinatzeko, hura gainbegiratzeko, eta beronen jarraipena egiteko eta kontrolatzeko, Jarraipen Batzorde bat sortuko da, Trafiko Zuzendaritzako bi ordezkarik eta ...........................ko Udaleko bi ordezkarik osatua.
Batzorde hori alderdietako edozeinen eskariz bilduko da gauzatutako lankidetzatik sortuko diren emaitzak eta gorabeherak aztertzeko.
Hitzarmen honen funtzionamendua, aurreikusita ez dagoen guztirako, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluko II. kapituluko 3. atalean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoaren araberakoa izango da.
2.– Batzordean lantalde bat eratuko da, bi erakundeetako teknikariek osatua. Lantalde horrek Hitzarmen honetako 3.1 eta 6.3 klausuletan aurreikusitako eginkizunak.
Zortzigarrena.– Hitzarmena etetea.
Alderdietako edozeinek, bere borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, betebeharrak betetzen ez baditu, Hitzarmena eten egingo da harik eta ez-betetze horiek amaitu arte.
Eta adostasunaren erakusgarri eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, bi alderdiek Hitzarmen honen bi ale sinatu dituzte, hasieran adierazitako lekuan eta egunean.
(Ikus .PDF)
ERANSKINA
FITXATEGI ELEKTRONIKOAK BIDALTZEKO ZEHAZTAPEN TEKNIKOAK
Eranskin honen xedea da ........................ko Udalak Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzara bidali behar dituen fitxategi elektronikoen formatuak definitzea.
Multanova 6F radarretarako formatua
Fitxategiak enkriptatuta egongo dira .bif formatuan, eta honako elementu hauek izango dituzte: argazki ilun bat eta argi bat jpg formatuan, eta datuak dituen testu fitxategi bat txt formatuan. Fitxategi bakoitzaren izena kodetuta egon beharko da, fitxategi bakoitza berezia eta bakarra izan dadin, eta haien artean nahasterik sor ez dadin.
Bi argazkien goiko ertzean, gutxienez, neurketa-datu hauek adierazi beharko dira:
– Lehenengo lerroa:
• Argazkiaren data.
• Bidearen izena.
• Kilometro puntua.
• Zinemometro modeloa.
• Zinemometroaren serie-zenbakia.
– Bigarren lerroa:
• Argazkiaren ordua.
• Argazkiaren zenbakia.
• Ibilgailuaren kategoria (zuriz arinentzat eta L astunentzat)
• Ibilgailuaren martxaren noranzkoa (urruntzen edo hurbiltzen)
• Batez besteko abiadura.
• Radarrerako konfiguratutako potentzia.
Txt fitxategiak jarraian adierazten diren eremuak izan beharko ditu. Eremu horiek modu jarraituan eta lerro berean zehaztuko dira, honako formatu honi jarraituz (puntuak [·] eremuen arteko zuriuneen baliokideak dira):
(Data) · (Bidearen izena) · · ·(Kilometro puntua) · · · (Zinemometro modeloa) · (Zinemometroaren serie-zenbakia) · (Argazkiaren ordua) · (Argazkiaren zenbakia) · · · · · · (Ibilgailuaren kategoria) (Ibilgailuaren martxaren noranzkoa) (Batez besteko abiadura) · · · · (Radarrerako konfiguratutako potentzia)
Multaradar C radarretarako formatua
Fitxategiak enkriptatuta egongo dira .sbf formatuan, eta honako elementu hauek izango dituzte: argazki bat jpg formatuan eta datuak dituen testu fitxategi bat txt formatuan. Fitxategi bakoitzaren izena kodetuta egon beharko da, fitxategi bakoitza berezia eta bakarra izan dadin, eta haien artean nahasterik sor ez dadin.
Bi argazkien goiko ertzean, gutxienez, neurketa-datu hauek adierazi beharko dira:
– Lehenengo lerroa:
• Argazkiaren data.
• Zinemometro modeloa.
• Zinemometroaren serie-zenbakia.
• Bidearen abiadura-muga.
• Bidearen izena.
• Kilometro puntua.
– Bigarren lerroa:
• Argazkiaren ordua.
• Ibilgailuaren martxaren noranzkoa (urruntzen edo hurbiltzen)
• Antzemandako ibilgailua zirkulatzen ari den erreia.
• Batez besteko abiadura.
• Ibilgailuaren kategoria (arina edo astuna)
• Radarrerako konfiguratutako potentzia.
• Argazkiaren zenbakia.
Txt fitxategiak honako eremuak izan beharko ditu. Eremu horiek modu jarraituan eta lerro berean zehaztuko dira, jarraian adierazten den bezalaxe:
Modeloa = (Zinemometro modeloa)
Serie-zenbakia = (Zinemometroaren serie-zenbakia)
Data = (Argazkiaren data)
Ordua = (Arau-haustearen ordua)
Kokapena = (Bidearen izena eta kilometro puntua)
Abiadura = (Batez besteko abiadura)
Noranzkoa = (Ibilgailuaren martxaren noranzkoa (urruntzen eta hurbiltzen))
Argazki-zenbakia = (Argazkiaren zenbakia)
Fitxategia = (Fitxategiaren izena)
0Kokapena = (Kokapen kodea)
1Kokapena = (Bidearen izena)
2Kokapena = (Kilometro puntua)
3Kokapena = (Hutsik)
Erreia = (Antzemandako ibilgailua zirkulatzen ari den erreia)
Ibilgailu mota = (Ibilgailuaren kategoria (Arina edo astuna))
Shutter = (Argazkirako konfiguratutako obturadorea)
Hobaria = (Argazkirako konfiguratutako kontrastea)
Bide-muga = (Bidearen abiadura-muga)
IpHelbidea = (Gailurako konfiguratutako IPa)
OffSetDistantzia = (Radarraren eta gailurako konfiguratutako lehen erreiaren arteko espazioa)
1.Errei-distantzia = (Gailurako konfiguratutako lehen erraiaren zabalera)
2.Errei-distantzia =(Gailurako konfiguratutako bigarren erraiaren zabalera, behar izanez gero)
3.Errei-distantzia = (Gailurako konfiguratutako hirugarren erraiaren zabalera, behar izanez gero)
4.Errei-distantzia = (Gailurako konfiguratutako laugarren erraiaren zabalera, behar izanez gero)
5.Errei-distantzia = (Gailurako konfiguratutako bosgarren erraiaren zabalera, behar izanez gero)
6.Errei-distantzia = (Gailurako konfiguratutako seigarren erraiaren zabalera, behar izanez gero)
Checksum = (Egiaztapeneko software baturaren kodea)