Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5824

317/2021 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, Myriam Martínez Gorricho andreari Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Lutxanako Osasun Zentroan, Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzeko dena.

Ekainaren 17koa 245/2021 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Lutxanako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Myriam Martínez Gorricho andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Lutxanako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Myriam Martínez Gorricho andreari esleitzea Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Lutxanako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.

Bigarrena.– Myriam Martínez Gorricho andreak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.

Hirugarrena.– Esleipen honek ez dakar, inola ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak berariazko lanpostu gisa finkatzerik; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.

Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.

Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 8an izango ditu ondorioak.

Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunderi jakinaraztea.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko azaroaren 3a.

Barakaldo-Sestaoko ESIaren zuzendari-gerentea,

JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


Azterketa dokumentala