Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

227. zk., 2021eko azaroaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
5822

EBAZPENA, 2021eko azaroaren 3koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako Arau hau baliozkotzeko Erabakia argitaratzeko agintzen duena: 6/2021 Foru Dekretu-Araua, urriaren 19koa, Gipuzkoako toki entitateek aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan 2022an aplikatu beharreko arau fiskalak eteteari buruzkoa.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaurko osoko bilkuran, erabaki dute baliozkotzea 6/2021 Foru Dekretu-Araua, urriaren 19koa, Gipuzkoako toki entitateek aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren alorretan 2022an aplikatu beharreko arau fiskalak eteteari buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2021eko urriaren 21ean argitaratu zena (202 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2021eko azaroaren 3a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala