226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (282 KB - 5 orri.)
- EPUB (361 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5816
IRAGARKIA, 2021eko urriaren 25ekoa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko espedienteen zuzentzeei, ukoei eta bajei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 46. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85 - Bilbao) ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2021eko urriaren 25a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.