226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5813
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita ez-betetze espedienteak ireki direla Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzako Gaitek-proiektuak egiteko laguntzei dagokienez.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute egokitzat jotako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, frogaldia eskatzeko eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzan aztertu ahal izango dute (Donostia-San Sebastián kalea 1, 6. solairua, Lakua I eraikina).
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 29a.
Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.