226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5812
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpena eta bidegabeko ordainketa bat itzultzeko prozeduraren hasiera. Ebazpen horren bidez, galdutzat ematen da «2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko apirilaren 21eko Ebazpenaren bidez, 2019ko abuztuaren 9ko Aginduaren babesean eskatutako laguntzak onartu eta ukatu ziren.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren 2021eko irailaren 8ko Ebazpenaren bidez, erabaki da prozedura bat hastea galdutzat emateko «2020ko apirilaren 21eko Ebazpenaren» bidez emandako dirulaguntza jasotzeko eskubidea eta bidegabeko ordainketa bat itzultzeko prozedura hastea.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Ondorioz, 15 eguneko epea ematen da, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak egiteko, hala badagokio ebazpena eman aurretik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ebazpen hori eskuragarri dago Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 27a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.