Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5810

1338/2021 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzen den.

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluaren arabera, «Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu, Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera, eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko [...].

Eratzen diren kontratazio-mahaiak honela osatuko dira beti:

a) Lehendakaria: erakundeko zuzendaritza-kargua, kontratazio-organokoa ez dena.

b) Bi bokal, kontratazio–organoak izendaturikoak.

c) Bokal-idazkari bat. Kontratazio-organoak izendatuko du erakundeari atxikita dauden legelarien artetik edo zuzenbidez lizentziatu diren kudeaketa-teknikarien artetik. Lege-aholkulari eta mahaiko idazkari arituko da, hizpidea zein botua dituela».

1998ko martxoaren 9an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak baimena eman ondoren eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaia sortu zen.

2009ko azaroaren 9an, argitara eman zen EHAAn Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2009ko urriaren 6ko Erabakia, Zuzendaritza Nagusiaren egitura aldatu eta garatzen duena, eta, hortaz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaia egoera berrira egokitzeko, beharrezkoa izan zen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahai berri bat izendatzea.

Hala, azken urteetan, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena eguneratu egin da Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenen bidez, antolaketa-egituraren aldaketetara eta Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren plantilla osatzen duten langileen alta eta bajetara egokitzeko.

Une honetan, Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzaren egitura duela gutxi aldatu denez, beharrezkoa da Zuzendaritza Nagusiaren kontratazio-mahaia eguneratzea, orain arte indarrean egon dena ordezkatzeko laguntza tekniko espezializatuko organo gisa.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen osaera aldatzea, honela:

Lehendakaria:

Titularra: Aurrekontuen Kudeaketako Zuzendariordetzako titularra.

Ordezkoak: Azpiegituren Zuzendariordetzako titularra.

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako titularra.

Informatika eta Informazio Sistemen Zuzendariordetzako titularra.

1. bokala:

Titularra: Jon Remirez Gabiña, Zerbitzu Estrategikoen burua.

Ordezkoak: Administrazio-kudeaketako goi-mailako teknikariak.

2. bokala:

Titularra: Antonio Miguel Rodríguez Álvarez, Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako letraduna.

Ordezkoak: Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetzako letradunak.

Bokal-idazkaria:

Titularra: Susana Rodríguez Carballeira, Kontratazio Administratiboko zerbitzuburua.

Ordezkoak: Zuzendaritza Nagusira atxikitako letradunak edo zuzenbide lizentzia duten kudeaketako teknikariak.

Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 15a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala