226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5807
AGINDUA, 2021eko urriaren 26koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 30eko Agindua, lekualdatze-lehiaketa iragarri zuena Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioen artean: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2021eko irailaren 30eko Aginduaren bidez iragartzen da lekualdatze-lehiaketa Justizia Administrazioaren kidego eta eskala hauetako funtzionarioen artean: Prozesu eta Administrazio Kudeaketa, Prozesu eta Administrazio Izapidetzea eta Laguntza Judiziala.
I. eranskinean (Eskainitako plaza hutsen zerrenda) akats bat atzeman denez, I. eranskin hori aldatu behar da: plaza hau kendu behar da, funtzionario titularrek betetzen baitute, eta erresultak mantendu behar dira. Beraz, ordena-zenbakia erresulta-zerrendan sartuta dagoela ulertuko da, eta, ondorioz, ordena-zenbakia eskatu duten funtzionarioak erresulta gisa sartu direla:
Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 1 zenbakiko Epaitegia - Bizkaia.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 26a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.