Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5806

1718/2021 EBAZPENA, azaroaren 2koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Iñaki Estévez Hernández jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren Giza Baliabideen Ondoko kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

2072/2019 Ebazpenaren bidez, Iñaki Estévez Hernández jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren Giza Baliabideen Ondoko izendatu zuten, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, zuzendaritza gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Iñaki Estévez Hernández jauna Erizaintzako Zuzendaritzaren Giza Baliabideen Ondoko kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetzako Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek ondorioak izango ditu egun honetatik aurrera: 2021eko azaroaren 7a.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko azaroaren 2a.

Arabako ESIko zuzendari-gerentea,

JOSÉ MARÍA PÉREZ RAMOS.


Azterketa dokumentala