Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5805

1347/2021 EBAZPENA, urriaren 28koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Begoña Agiriano Labandibar andrea izendatzen den Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buru, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko ESIan.

866/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Donostialdeko ESIan Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buru lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia argiratu zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Begoña Agiriano Labandibar andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: hura izendatzea, izendapen askez, Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buru, Osakidetzako Donostialdeko ESIan.

Beraz bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Begoña Agiriano Labandibar andrea izendatzea Osakidetzako Donostialdeko ESIko Intxaurrondoko Lehen Mailako Arretako Unitateko administrazio-taldeko buru.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 2tik ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2021eko urriaren 28a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (53/2019 Ebazpena, urtarrilaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

ESTHER LITAGO SOLA.


Azterketa dokumentala