226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5804
313/2021 EBAZPENA, urriaren 28koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jose Ignacio Sánchez Casado jaunari Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Markonzagako Osasun Zentroan.
Ekainaren 17koa 244/2021 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Markonzagako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jose Ignacio Sánchez Casado jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Markonzagako Osasun Zentroan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jose Ignacio Sánchez Casado jaunari esleitzea Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Markonzagako Osasun Zentroan.
Bigarrena.– Jose Ignacio Sánchez Casado jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Inolaz ere, ez dira finkatu Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunderi jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko urriaren 28a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.