226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5801
309/2021 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Julio Anzola Baranda jauna Kirurgia Blokeko Erizaintzako Unitateko Gainbegirale izendatu duten, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.
73/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan Kirurgia Blokeko Erizaintzako Unitateko Gainbegirale lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Julio Anzola Baranda jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hura izendatzea, izendapen aske bidez, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIko Kirurgia Blokeko Erizaintzako Unitateko Gainbegirale.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Julio Anzola Baranda jauna izendatzea Kirurgia Blokeko Erizaintzako Unitateko Gainbegirale, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko urriaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo eguntik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko urriaren 25a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.