226. zk., 2021eko azaroaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (269 KB - 3 orri.)
- EPUB (237 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5799
AGINDUA, 2021eko urriaren 28koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez destinoak esleitzen baitzaizkie maiatzaren 28ko JUS/626/2019 Aginduaz Euskal Autonomia Erkidegoan dei egindako hautaprobak gainditu dituzten auzitegi-medikuen kidegoko funtzionarioei.
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta sustapen profesionalari buruzko Erregelamenduaren 28. eta 29. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu baitzen–, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak erabaki du eranskinean zerrendatutako organoetako destinoak esleitzea 2021eko urriaren 28ko Aginduaren bidez karrerako funtzionario izendatu ziren auzitegi-medikuen kidegoko kideei. Horretarako, hau hartu da kontuan:
Lehenengoa.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien auzitegi-medikuen kidegoko langileek kargua jabetzan hartu behar dute destinoko organoaren arduradunaren aurrean, eta hogei egun balioduneko epea dute horretarako, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Erregelamenduaren 29. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Bigarrena.– Onartutako izangaiei esleitutako plazetan dauden bitarteko funtzionarioek titularra lanpostuaz jabetzen den egunean utziko dute plaza.
Hirugarrena.– Dagoeneko karrerako funtzionario diren hautagaiek lanpostuaz jabetzeko aktan adierazi beharko dute zer aukeratzen duten, hala agintzen baita abenduaren 26ko 53/1984 Legean –Administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunari buruzko legea da, Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileei aplikatu beharrekoa– eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 498. artikuluan.
Laugarrena.– Agindu honen bidez destinoa esleitzen zaien auzitegi-medikuen kidegoko funtzionarioek, lehenespenen arabera kalifikazio-hurrenkera dela-eta destinoa nahitaez esleitzen bazaie ere, ezin izango dute lekualdatze-lehiaketetan parte hartu agindu honen datatik hasita bi urte igaro arte. Bi urte horiek zenbatzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 529.3 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoa beteko da.
Bosgarrena.– Auzitegi-medikuen kidegoan sartu berri diren hautagaiei esleitu ez zaizkien lanpostuek bete gabe jarraituko dute.
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuari, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan ezarritakoaren arabera, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 28a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.