Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5762

IRAGARKIA, 2021eko urriaren 14koa, Familia eta Haurren zuzendariarena, dekretu honetan jasotako laguntzen itzulketa-espedienteen probidentziak jakinaraztekoa: martxoaren 17ko 30/2015 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako laguntza ekonomikoak arautzen dituena.

Ezinezkoa izan da itzulketa-espedienteen probidentzia horiek zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Iragarki honen bidez, interesdunei edo haien ordezkariei jakinarazten zaie 15 eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako itzulketa-espedienteen probidentzia horien testu osoa, aipatutako helbidean. Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 14a.

Familia eta Haurren zuzendaria,

MIREN IRUNE MUGURUZA MENDARTE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala