Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5754

EBAZPENA, 2021eko urriaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordearena, agindua emateko argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus –MER–» ikasketetako ikasketa plana. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, University of Southampton (Erresuma Batua); Université de Bordeaux (Frantzia) y Université de Liège (Belgika).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 1393/2007 Errege Dekretuaren 24. eta 25. artikuluek eta hamabigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena (2021eko abuztuaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluaren izaera ofiziala Ministro Kontseiluaren 2021eko urriaren 5eko Erabakiaren bidez ezarrita (2021eko urriaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35.4 artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), honakoa

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko «Unibertsitate masterra: Itsas Ingurumena eta Balabideak Erasmus Mundus –MER–» titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plana, erabakiaren eranskinean jasotakoa. Masterra honako unibertsitateen artean ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, University of Southampton (Erresuma Batua); Université de Bordeaux (Frantzia) y Université de Liège (Belgika).

Leioa, 2021eko urriaren 27a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala