Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5750

HUTS-ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2021eko urriaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Aginagako tunelaren eraikuntza proiektua» eta dagokion Ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuko 18.2.a) artikuluan xedatzen denez, Aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Era horretako hutsak aurkitu dira Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2021eko urriaren 6ko Ebazpenaren testuan (2021eko azaroare 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 220. zk.), zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira «Aginagako tunelaren eraikuntza proiektua» eta dagokion Ingurumen-inpaktuaren azterketa. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, laburpenaren 2021/220 (5/2), eta testuaren 2021/5624 (3/1) orrialdean,

honela dio:

«EBAZPENA, 2021eko urriaren 6koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Aginagako tunelaren eraikuntza proiektua» eta dagokion Ingurumen-inpaktuaren azterketa.»

Baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2021eko urriaren 21ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita «Aginagako tunelaren eraikuntza proiektua» eta dagokion Ingurumen-inpaktuaren azterketa.»

2021/5624 orrialdean (3/3),

honela dio:

«Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 6a»

Baina honela esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 21a»


Azterketa dokumentala