Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2021eko azaroaren 11, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5746

AGINDUA, 2021eko urriaren 22koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko Joxe Mari Korta Sariak ebazten baitira.

Kontuan harturik zer dioen Joxe Mari Korta Sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.), 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatu zenak; ikusirik Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko irailaren 6ko Agindua, zeinaren bidez 2021eko ekitaldirako deialdia iragartzen baita; eta ezaguturik 2021eko irailaren 13ko Aginduaren bidez hartarako izendatutako epaimahaiak egin duen esleipen-proposamena, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Epaimahaiaren proposamena ikusirik, honako jaun-andre hauei ematea 2021eko ekitaldiko Joxe Mari Korta Sariak:

Fernando Salamero Laorden jauna.

María Victoria Cañas Díez-Caballero andrea.

Ignacio Uria Mendizabal jauna.

Gurutz Linazasoro Cristóbal jauna.

2.– Aipatutako 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren bidez ezarritakoarekin bat jasoko dute onuradunek saria, aipamena edo aintzatespen publikoa, hartarako deituko den ekitaldian.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 22a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala