216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (221 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
5549
IRAGARKIA, 2021-2022 ikasturterako eskabideak, onarpen-epeak eta matrikulak aurkezteko egutegi komuna ezartzen duen Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoak ebazteko zenbait agindu jakinarazteko dena.
Saiatu arren, ezin izan dira jakinarazi, berraztertzeko errekurtsoak ebazteko Hezkuntzako sailburuak emandako agindu horiek. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo dira jakinarazpenak, horixe xedatzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan.
Honekin batera doan eranskinean aipatzen diren interesdunek eskuragarri dute aginduaren testu osoa, Hezkuntza Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; tel. zk.: 945 018284).
Jakinarazpen honek, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 24a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.