216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (300 KB - 6 orri.)
- EPUB (464 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5545
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat zehapen-espediente irekitzeko eman dituen ebazpenak, honako legeetan ezarritakoa haustearekin lotuta: 4/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Herritarren Segurtasuna Babestekoa (LO 4/15) eta 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuarena (SPL).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunek 15 egun balioduneko epea dute, ebazpen-proposamen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, espedientea Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio) aztertzeko eta beren defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio oro aurkezteko eta, hala baderitze, prozeduran erabili asmo dituzten frogak proposatzeko.
2.– Epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, irekitzeko ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango da, eta, azkenean, hala badagokio, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak bete direla ulertuko da.
3.– Jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan isuna ordainduz gero, isunaren zenbatekoa % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 54. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskuragarri dago iragarki honen lehenengo puntuan ezarritako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2021eko urriaren 7a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
AITOR LETE FANO.