216. zk., 2021eko urriaren 29a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (265 KB - 5 orri.)
- EPUB (286 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5541
EBAZPENA, 2021eko irailaren 17koa, Kulturako sailburuordearena, 2021. eta 2022. urteetan euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzak emateko dena.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 26ko Aginduaren bidez (ekainaren 7ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 110. zk.), 2021. eta 2022. urteetan euskal kultura-ondarea babesteko ikerketa-lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.
Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 15. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, balorazio-batzordeak, 2021eko uztailaren 20an egindako bileran, dirulaguntzak emateko proposamena egin zuen.
Horregatik guztiagatik, balorazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, eta aipatutako aginduaren 17. artikuluarekin eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.
Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Laugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.
Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek jadanik hasita beharko dute, edo 2021eko ekitaldian hasteko. Amaitzeko azken eguna 2022ko urriaren 25a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.
Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:
a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.
b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2022ko azaroaren 11 da, egun hori barne.
Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 49.2 artikuluaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 17a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.