210. zk., 2021eko urriaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5386
IRAGARKIA, 2021eko urriaren 5ekoa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairurako dirulaguntzen Gaztelagun Programako espedientea zuzentzeko errekerimenduari eta ebazpenari buruzkoa.
Aipatutako prozedura jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.
Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:
• Gamarrako Atea kalea 1A, behea, Vitoria-Gasteiz.
• Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.
• Errotaburu pasealekua 1. zenbakiko 7. solairua, Donostia.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.