Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2021eko urriaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5374

AGINDUA, 2021eko urriaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez luzatu egiten baita honako agindu honetan aurreikusitako laguntzen eskabideak aurkezteko epea: Agindua, 2021eko uztailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen duena 2021eko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak enpresetarako 5G Laguntzen Programaren 2021eko deialdia egiteko emandako aginduaren 10. artikuluan ezartzen denez, oinarriak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2021eko urriaren 22an amaituko da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32.1 artikuluak ezartzen du Administrazioak, ofizioz edo interesdunek eskaturik, luza dezakeela ezarritako epea –epearen erdia luza dezake, gehienez ere–, manuren batek kontrakoa ez badio, komenigarritzat jotzen bada eta hirugarrenen eskubideei kalterik egiten ez bazaie.

Aurrekoarekin bat etorriz, eskabideak aurkezteko epeak oporraldiaren zati bat hartzen duenez, deialdi honetan parte har dezaketen erakundeak zailtasunak izaten ari dira eskabideak behar bezala aurkezteko beharrezkotzat jotzen dituzten jarduketa guztiak egiteko. Hori dela eta, ulertzen da badaudela nahikoa inguruabar laguntza horiek eskatzeko epea hasieran emandako epearen erdian luzatzeko.

Horrenbestez, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak proposatuta, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuak ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

2021eko azaroaren 26ra arte luzatzea, egun hori barnean dela, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen eskabideak aurkezteko epea. Agindu horren bidez, enpresetarako 5G Laguntzen Programa arautzen eta deitzen da 2021eko ekitaldirako (2021eko abuztuaren 12ko EHAA, 160. zenbakia).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 8a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala