210. zk., 2021eko urriaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (831 KB - 12 orri.)
- EPUB (934 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5373
60/2021 EBAZPENA, urriaren 14koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Lankidetza-Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa, NBEUF eta LGENF Europako funtsen kargura finantzatutako landa-garapenerako zuzeneko laguntzen eta neurrien kudeaketari loturiko jarduketak eskuordetzeari buruzkoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lankidetza-Hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artekoa, NBEUF eta LGENF Europako funtsen kargura finantzatutako landa-garapenerako zuzeneko laguntzen eta neurrien kudeaketari loturiko jarduketak eskuordetzeari buruzkoa (ikus eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 14a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.