210. zk., 2021eko urriaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (300 KB - 6 orri.)
- EPUB (257 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5371
57/2021 EBAZPENA, urriaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Gobernu Kontseiluak hartutako erabaki bat, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hirugarren aldiz aldatzea, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeari lotutako hainbat lan egiteko baimentzen duena.
Gobernu Kontseiluak, 2021eko irailaren 28an egindako bileran, erabaki du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hirugarren aldiz aldatzea, Bilboko hegoaldeko trenbide saihesbidea eraikitzeari lotutako hainbat lan egiteko baimentzen duena. Ondorioz,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzen Aldizkarian argitaratzea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioa hirugarren aldiz aldatzea, Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eraikitzeari lotutako hainbat lan egiteko baimentzeko erabakiaren testua (ebazpen honen eranskinean dago jasota).
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 6a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.
ERANSKINA, URRIAREN 6KO 57/2021 EBAZPENARENA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIARENA
ERABAKIA, 2021EKO IRAILAREN 28KOA, GOBERNU KONTSEILUARENA, ZEINAREN BIDEZ BAIMENTZEN BAITA RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREARI EGINDAKO KUDEAKETA-GOMENDIOA HIRUGARREN ALDIZ ALDATZEA, BILBOKO HEGOALDEKO TRENBIDE SAIHESBIDEA ERAIKITZEARI LOTUTAKO HAINBAT LAN EGITEA
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 11.1.g artikuluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari trenbideen gaineko egitekoak esleitu dizkio.
Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanen trenbideen eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 149.1.24 artikuluek.
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obra publikoen eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumenak eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak ere, hala xedatzen baitu Autonomia Estatutuaren 10.25, 10.31, 10.32 eta 10.33 artikuluek.
2017ko maiatzaren 23an eginiko saioan, Gobernu Kontseiluak baimena eman zuen lankide-hitzarmen bat sinatzeko Sustapen Ministerioarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lan garatzeko baldintzako ezartzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari honako lan hauek burutzeko kudeaketa-gomendioa egiteko: Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obrak egikaritzeko beharrezkoak diren informazio-azterlanen idazketarako, trenbide bikoitzarentzako plataforma eraikitzeko proiektuaren idazketarako, lanak kontratatzeko eta egikaritzeko, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetzarako edota obra-zuzendaritzarako eta bestelako ezein zerbitzutarako lanak. Hitzarmen hori 2017ko uztailaren 12an sinatu zen.
Hegoaldeko trenbide-saihesbidearekin lotuta agindu diren lan horiek bi fasetan banatu dira:
Lehen fasea Serantesko tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoen tarteari.
Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.
Sinatutako lankidetza-hitzarmenean aurreikusitakoaren arabera, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituen lanak administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. Maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak sortutako erakundea da ETS, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dago, eta horren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egitea, azpiegiturak eraiki, kontserbatu eta mantentzea, eta haiek administratu eta kudeatzea, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.
Kudeaketa-gomendioaren erabakian adierazitako baldintzen arabera, erabaki zen, interes publikoak modu eraginkorragoan lortzeko, egokia zela Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarearen gomendio uztea Bilboko hegoaldeko saihesbidea eraikitzeko egin beharreko lanak, hori guztia Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean ezarritakoa oinarri hartuta. Gomendio hori Eusko Jaurlaritzak onetsi zuen 2017ko uztailaren 26ko bilkuran eta, horren ondoren, Gobernu Kontseiluak aldatu zuen 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an.
2017ko uztailaren 26an onartu eta 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an aldatu zen gomendioaren zazpigarren apartatuan adierazitako jarduketetarako zenbatetsitako kostua laurehun eta hirurogeita lau milioi zortziehun eta berrogeita zortzi mila zortziehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hogeita lau zentimokoa izan zen (464.848.857,24 €), kontzeptu eta urteko ordainketa hauek oinarritzat hartuta:
(Ikus .PDF)
2017ko uztailaren 12ko hitzarmenak lau urteko indarraldia ezarri zuen. Hala ere, hitzarmen horretan adierazitakoaren ildotik segitzeko xedez –horrela aurrera egingo baita hitzarmeneko obrak egiteko azterlanak eta proiektuak definitzen–, 2021eko uztailaren 8an, luzapen- eta aldaketa-eranskin bat sinatu da. Eranskin horren bidez, hasierako hitzarmenaren indarraldia beste lau urtez luzatzeaz gain, zenbait aldaketa egin dira; besteak beste, hasierako urtekoen banaketa berria da nabarmentzekoa.
Horren ondorioz, hirugarren aldaketa bat egin behar zaio Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarearen gomendioari, zeina 2017ko uztailaren 26an onartu eta 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an aldatu baitzen.
Hori dela eta, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak proposatuta, eta gaia eztabaidatu ondoren, Gobernu Kontseiluak hau erabaki du 2021eko irailaren 28ko bilkuran:
ERABAKIA:
Lehenengoa.– 4. eta 7. puntuak aldatzea (4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra; 7.– Lanen balorazioa eta ordainketa) Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko egin beharreko zenbait lanen gainean Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sareari egindako kudeaketa-gomendioan, zeina 2017ko uztailaren 26an onartu eta 2018ko abenduaren 26an eta 2020ko apirilaren 14an aldatu baitzen.
Bigarrena.– Erabaki horren eranskinean daude adierazita aipatutako kudeaketa-gomendioa aldatzeko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
ERABAKIAREN ERANSKINA
4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.
2017ko uztailaren 12an, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta ADIF-Trenbide Azpiegituren Administratzaileak, Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko. 2021eko uztailaren 8an, hitzarmen hori luzatu eta aldatu da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra lankidetzan arituko da Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta ADIFekin, 1. faseko informazio-azterlanari eginiko alegazioei erantzuteko, eta, hala badagokio, horren aldaketa idazteko ardura hartuko du, bai eta 2. faseko informazio-azterlana idaztekoa ere: plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, lanak kontratatu eta egikaritzea, desjabetze-espedienteen kudeaketa administratiborako lankidetza, obra-zuzendaritza eta bestelako zerbitzuak; horiek guztiak beharrezkoak dira Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbideko obren lehenengo fasea egikaritzeko.
Bilboko hegoaldeko trenbide-saihesbidea eraikitzeko lan horiei Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ekingo die, honako fase hauetan:
– Lehen fasea Serantesko tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, hau da, gutxi gorabehera, 0+000 eta 12+200 KP artean dagoenari.
– Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artekoari, gutxi gorabehera.
Era berean, eta hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren kargu utzi dituzten lanak Administrazio horrek zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca - Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu. Maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak sortutako erakundea da ETS, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta haien administrazioa eta kudeaketa gauzatu beharko ditu, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.
Kudeaketa-gomendioan jasotako jarduera eta obra guztien gutxi gorabeherako kostua, lehen faseari zein bigarrenari dagokienez, 464,85 milioi eurokoa da (BEZa barne), ondoren adierazitako kontzeptuen eta urteko ordainketen arabera. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak laugarren xedapen gehigarrian esaten duenari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du 1. faseko obretarako gastuei dagozkien zenbatekoen ordainetan, baita 2017ko uztailaren 12an sinatu eta 2021eko uztailaren 8an luzatu eta aldatutako hitzarmenaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak bai 1. fasean bai 2. fasean bere gain hartuko dituen zerbitzuen kostuen zenbatekoan ere, obra edo zerbitzuen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu ostean, 1. faseko informazio-azterlanaren aldaketari dagokion kostua izan ezik:
1. fasea (Serantesko tunela - Olabeaga).
(Ikus .PDF)
2. fasea (Barakaldo-Basauri).
(Ikus .PDF)
Hitzarmenak zehazten duenaren arabera, Administrazio Orokorrak hauek hartuko ditu bere gain dauzkan finantza-baliabideen kargura:
Lehen faseari dagokion informazio-azterlana aldatzea: Serantesko tunela – Olabeaga. Informazio-azterlanaren aldaketa idazteko kostu zenbatetsia 812.619,53 eurokoa da (BEZa barne).
7.– Lanen balorazioa eta ordainketa
Gomendioko lanen zenbatespena laurehun eta hirurogeita lau milioi zortziehun eta berrogeita sei mila bederatziehun eta hemeretzi euro eta lau zentimokoa da (464.846.919,04), kontzeptu hauek oinarritzat hartuta:
Eurotan (BEZa barne).
(Ikus .PDF)
Gomendioko lanei lotutako konpromiso-kredituak, lehenengo faseko informazio-azterlana aldatzeari buruzkoak izan ezik (Serantesko tunela - Olabeaga), Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarearen aurrekontuetan daude. Euskal Trenbide Sarea zuzenbide pribatuko ente publikoa denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartzen dira, eta lege bidez onartzen dira aurrekontu-ekitaldi bakoitzean.
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilez hil ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. ETSk faktura aurkeztu eta Administrazioak fakturarekiko adostasuna agertutakoan egingo dira ordainketa guztiak.