Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2021eko urriaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5367

EBAZPENA, 2021eko urriaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2021eko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez egin zen (2021-05-31ko BOE eta 2021-06-22ko EHAA).

2021eko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez (2021-05-31ko BOE eta 2021-06-22ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Javier Vicario Hernando jauna (NAN: ***9210**) Unibertsitateko irakasle titularrak. Kodea: TUC8/1 – D00040-11. Jakintza arloa: «Kimika Organikoa». Saila: Kimika Organikoa I. Saila: Farmazia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna (ingelesa/gaztelania); Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaskuntza eta ikerkuntza lanak: «Kimika Organikoa» eta «Kimika Farmazeutikoa».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2021eko urriaren 13a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala