Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2021eko urriaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5364

IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publikoko Urguneen Araudiaren 165. artikuluko 4. idatz-zatian eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak, Iragarki honen eranskinean zehazten dira.

Espedienteak Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan egoki iritzi daitezken dokumentu eta egiaztapenak alegatu ahal izango dira. Helbidea: Orio kalea, 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala