Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

209. zk., 2021eko urriaren 20a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5362

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita espedientearen instruktoreak 3/2020 zehapen-prozeduran emandako ebazpen-proposamena.

Ezin izan da ohiko moduan jakinarazi ebazpen-proposamen hori, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da.

Horrenbestez, jakinarazten zaio 2021eko abuztuaren 6an eman dela ebazpen-proposamena, osasun arloko arau-hauste bat egiteagatik irekitako zehapen-espediente bati dagokiona. Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenaria buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 39.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela alegazioak aurkezteko, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Vitoria-Gasteizko Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 30a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala