209. zk., 2021eko urriaren 20a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (249 KB - 2 orri.)
- EPUB (222 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5356
IRAGARKIA, Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legearen prozeduran zehapen-espediente bat hasi dela jakinaraztekoa.
Ezinezkoa izan da espedientea hasteko erabaki hori zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Hamabost egun balioduneko epea du egokitzat jotzen dituen alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko, bai eta frogaldia irekitzea eskatzeko eta egokitzat jotzen dituen frogabideak proposatzeko ere. Epe bera dago espedientea aztertzeko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 6a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,
JESÚS PASCUAL LORENTE.