207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (242 KB - 2 orri.)
- EPUB (218 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5301
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2021eko abuztuaren 30eko Ebazpena jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez amaitu egiten da jarduera abian egoteko betebeharrak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzeko prozedura.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesduna den pertsonak (eranskinean identifikatzen da) ebazpenaren testu osoa eskura dezake Gipuzkoako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia).
Ebazpenak administrazio-bidea agortzen du; baina haren aurka, interesdunak, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismoko eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 4a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
GREGORIO JOSÉ ZURRO TOBAJAS.