207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (280 KB - 4 orri.)
- EPUB (332 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5296
IRAGARKIA, 2021eko irailaren 28koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko espedienteen zuzentzeei, ukoei eta bajei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan xedatutakoarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Arabako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan ager daitezela (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz), 5 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 28a.
Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª CONCEPCIÓN FERNÁNDEZ ORDOYO.