Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5285

EBAZPENA, 2021eko irailaren 23koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez onetsi eta argitaratzen baitira SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko irailaren 22ko erabakia argitaratzen den, «Adimen Artifizial Aplikatua» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileak.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko irailaren 22ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, «Adimen Artifizial Aplikatua» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Adimen Artifizial Aplikatua» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

SPRI-ENPRESA GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO IRAILAREN 23KO EBAZPENAREN ERANSKINA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN AKORDIOA, 2021EKO IRAILAREN 22KOA, 2021EKO «ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUA» LAGUNTZA PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko ekainaren 15eko ebazpenaren bitartez, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, onartu, argitaratu eta deialdia egin zuen 2021eko «Adimen Artifizial Aplikatua» Laguntza Programa arautzen duten oinarrien inguruan programaren argitaratzea aginduz.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu. Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan. Azaldutako guztiagatik,

HAUXE ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Adimen Artifizial Aplikatua» 2021 Laguntza Programaren araudiko 3. artikuluko 1.go atala eta 10. artikuluaren aldaketa onartzea, honela geldituko direlarik:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2021eko baliabide ekonomikoak 3.000.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude».

«10. artikulua.– Laguntza-eskaerak aurkezteko epea.

Oinarri hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da laguntza-eskaerak aurkezteko epea, eta 2021eko azaroaren 26an bukatuko da. Halere, eskatzaileentzako arreta teknikoa 2021eko azaroaren 26ko arratsaldeko 14:00etan (penintsulako ordua) amaituko da.

Laguntza-eskaera eta horrekin batera aurreko artikuluan eskatzen den dokumentazioa, diruz lagundu beharreko jarduera hasi baino lehen aurkeztu beharko dira.

Era berean, tramitaziora onartuko dira 2021eko urtarrilaren 1az geroztik hasitako proiektuen laguntza-eskaerak, baldin eta eskaera horiek araudi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bi hilabeteko epean aurkeztu badira».

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala