Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5284

EBAZPENA, 2021eko irailaren 23koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez argitaratzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluaren 2021eko irailaren 22ko Erabakia, «Zibersegurtasun Industriala» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onetsi eta argitaratzekoa.

SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluak 2021eko irailaren 22ko bilkuran hartutako erabakiaren arabera, «Ziberseguretasun Industriala» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileak aldatu eta argitaratu ziren, zegokien publizitatea emateko ondoreekin.

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea «Ziberseguretasun Industriala» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileen aldatzeari eta deialdiari buruzko erabakia, idatzi honetan eranskin gisa atxiki dena.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

ERANSKINA, SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAREN ZUZENDARI NAGUSIAREN 2021EKO IRAILAREN 23KO EBAZPENARENA
SPRI ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIAKO ADMINISTRAZIO KONTSEILUAREN ERABAKIA, 2021EKO IRAILAREN 22KOA, «ZIBERSEGURTASUN INDUSTRIALA» 2021 LAGUNTZA-PROGRAMAREN OINARRI ARAUTZAILEAK ALDATZEN DITUENA ETA ALDAKETA HORREN ARGITARATZEA AGINTZEN DUENA

2021eko otsailaren 24an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluak, «Zibersegurtasun Industriala» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta iragartzea erabaki zuen, eta haiek argitaratzea agindu.

Argitaratu zenetik igarotako aldian, eskaera asko jaso ditugu. Hori horrela, egokitzat jotzen da programari esleitutako baliabide ekonomikoak areagotzea, betiere erabilgarri dagoen aurrekontuaren barruan.

Azaldutako guztiagatik,

ERABAKI DUT:

Lehenengoa.– «Zibersegurtasun Industriala» 2021 laguntza-programaren oinarri arautzaileen 3. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa onartzea; honela idatzita geldituko da:

«3. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

1.– Dirulaguntza-programa honen helburura bideratutako 2021eko baliabide ekonomikoak 3.500.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude».

Bigarrena.– Ebazpen hau argitaratzeko eta indarrean sartzeko egin beharreko izapide guztiak egiteko ahalmena ematea SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Zuzendaritza Orokorrari.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa administrazioarekiko epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala