207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 4 orri.)
- EPUB (311 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
5282
EBAZPENA, 2021eko irailaren13koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ekintza humanitarioko proiektuen lerroko ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak ematen baitira 2021erako.
Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuan ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautzen dira, eta bi jarduera-mota bereizten. Alde batetik, ekintza humanitarioko proiektuak, krisi humanitarioen eraginpeko pertsonak babesteko direnak; beste aldetik, ekintza humanitarioko estrategiak, epe ertaineko eta aurrekontu handiagoko esku-hartzeak direnak, zeinek, aipatutako babes-ekintzez gain, erakunde humanitarioak sendotzeko eta euskal herritarrak sentsibilizatzeko bestelako ekintzak ere jasotzen baitituzte.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 17ko EHAA, 55. zk.), ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzak iragarri ziren 2021eko ekitaldirako. Laguntza horien zenbatekoa, guztira, 6.000.000 eurokoa da.
Aipatutako deialdi-ebazpenaren 4. artikuluak horretarako izendatu duen balorazio-batzordeak laguntzak emateko egin duen proposamena ikusita, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak laguntza-eskaerak baloratu eta eskaera horien azterketa teknikoa egin eta gero, proposatu da 7 eskabide onartzea. Horien zenbatekoa, guztira, 1.358.318,20 eurokoa da. Ondorioz, aipatutako deialdirako emateko geratzen den zenbatekoa 54.097,76 eurokoa da. Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak, eranskin horretan aipatutako zenbatekoan eta eran.
Bigarrena.– Bazter uztea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren entitateek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– Ebazpen hau entitate interesdunei jakinaraztea.
Laugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 13a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.