Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

207. zk., 2021eko urriaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5277

56/2021 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio-mahaiko kideak izendatzeko erabakia argitaratzea xedatzen baita.

2021eko urriaren 5ean eginiko batzarrean, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio-mahaiko kideak izendatzeko erabakia. Horrenbestez, erabaki horri beharrezko publizitatea emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia emateko lehiaketa publikoaren balorazio-mahaiko kideak izendatzeko erabakia. Erabaki hori eranskinean dago jasota.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN URRIAREN 5EKO 56/2021 EBAZPENARENA
ERABAKIA, GETXOKO 105.6 MHZ FREKUENTZIARI DAGOKION IRRATI-KOMUNIKAZIOKO ZERBITZUAREN LIZENTZIA EMATEKO LEHIAKETA PUBLIKOAREN BALORAZIO-MAHAIKO KIDEAK IZENDATZEKO ERABAKIA

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera, 2019ko otsailaren 19an, Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez eta Balorazio Mahaiak egindako proposamena kontuan hartuta, besteak beste, erabaki zuen Getxoko udalerriko 105.6, MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia Ameba Kultur Elkarteari ematea. 2020ko otsailaren 13an, ordea, Ameba Kultur Elkarteak modu formalean aurkeztu zuen lizentzia horri uko egitea, elkarteak horri buruzko beharrezko erabakia hartu ondoren. 2020ko abuztuaren 25ean, Gobernu Kontseiluak Ameba Kultur Elkarteak egindako ukoa onartzea erabaki zuen, emandako lizentzia iraungitzat jotzeko, titularraren uko formal bat dela eta.

Ikus-entzunezko Komunikazioaren martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren 27.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, lizentzia bakar bat askatzen denean, administrazio eskudunak dagokion lehiaketaren deialdia egin beharko du hura esleitzeko, gaikuntza-titulu gehiago askatu arte itxaron gabe. Horretarako, Gobernu Kontseiluak, 2021eko irailaren 28ko bileran, lizentzia hori emateko –Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzua emateko lizentzia– lehiaketa publikoa arautzen duten oinarriak onartu ditu.

231/2011 Dekretuaren 12.1 artikuluak xedatzen du ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen lizentziak emateko lehiaketa publikoen Balorazio Mahaiak bost pertsonaz egongo direla osatuta; hain zuzen ere, Gobernu Kontseiluak izendatutako bost pertsona izango dira. Horien artean, Balorazio Mahaiko kide izango dira Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzaile bat eta egungo Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzako teknikari bat; horien izendapena kasuan kasuko sailek proposatuta egingo da. Gainerako pertsonak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak proposatuta izendatuko dira.

Bestalde, lehiaketa publiko hau arautzen duten oinarriek, Gobernu Kontseiluak onartutakoek, hogeigarren klausulan adierazten dute Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Gobernu Kontseilura bidaliko dituela izendapen-proposamenak.

Ondorioz, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2021eko urriaren 5ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Getxoko 105.6 MHz frekuentziari dagokion irrati-komunikazioko zerbitzuaren lizentzia emateko lehiaketa publikoko Balorazio Mahaiko kide hauek izendatzea:

– Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatua.

– Kabinete eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako Telekomunikazio teknikaria, batzordekide gisa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatua.

– Kabinete eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa, batzordekide gisa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatua.

– Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zuzendaritzako Informatika Sistemen arduraduna, batzordekide gisa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak proposatua.

– Kontrol Ekonomikoko Bulegoko kontu-hartzailea, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko kontu-hartzailetzako kontrol-eginkizunak dituena, batzordekide gisa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatua.

Bigarrena.– Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kabinete eta Gizarte Hedabideen zuzendaria Balorazio Mahaiko lehendakari izendatzea. Balorazio Mahaiak berak izendatuko du bere kideen artean idazkaria izango den pertsona.

Hirugarrena.– Kargua hutsik utzi badu, kanpoan badago edo gaixorik badago, lehendakariaren ordezkoa Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria izango da. Balorazio Mahaiko gainerako kideak maila bereko funtzionarioek ordezkatuko dituzte.

Laugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak erabaki hau argitaratuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.


Azterketa dokumentala