Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5273

IRAGARKIA, Ur-aprobetxamenduaren eskubidearen iraungitzeari buruzkoa.

Jakinarazpenerako saiakera eginda, eta egin gabe geldituta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, honakoa jakinarazten da: iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakiden epea amaitu dela, eta Uren Legearen testu bateginaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera «uren erabilera pribatiboaren eskubidea iraungitzen dela», besteak beste, «emakidaren epea amaitu delako».

Horren ondorioz, Jabari Hidrauliko Publikoaren Erregelamenduaren 163.1 artikuluak ahalbidetzen duenez, Uraren Euskal Agentziak ofizioz ekingo dio iragarki honen eranskinean zehazten diren ezaugarriak dituzten ur-emakidak iraungitzeko administrazio-prozedurari. Espediente horiek Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendu horren 163., 164. eta horiekin bat datozen artikuluetan jasotako izapideen arabera bideratuko dira.

Horri dagokionez, aurrez aipatutako 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, ura ureztatzeko edo herritarrak hornitzeko erabiltzen bada, emakidaren titularrak emakida berri bat lortu ahal izango du erabilera eta xede bererako. Eskaera hori iraungitze-espedienteko aldez aurreko entzunaldiaren izapidean edo emakidaren indarraldiko azken bost urteetan egin behar da.

Edozein administrazio-ekintza egin aurretik, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea zabaltzen da beharrezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezteko, eta Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bideratuko dira. Helbidea: Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 23a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala