Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
5269

IRAGARKIA, 2021eko irailaren 23koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, alokairu erregimeneko etxebizitza arloan COVID-19 birusaren inpaktu ekonomikoari erantzuna emateko dirulaguntzen prozeduraren espedientea zuzentzeko errekerimenduak eta ebazpenak jakinarazteari buruzkoa.

Zuzeneko jakinarazpena egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluak xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazten diren egintzen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Alokabide bezeroen arretarako edozein bulegotan, behean adierazitako helbideetan.

Eranskinean adierazitako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpenak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Alokabide bezeroen arretarako bulegoak hemen kokatuta daude:

– Gamarrako Atea kalea 1-A, behea, Vitoria-Gasteiz.

– Trenbideko etorbidea 36, behea, Bilbao.

– Errotaburu pasealekua 1. Zenbakiko, 7. solairua, Donostia.

Bilbao, 2021eko irailaren 23a.

Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala