Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5268

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bideratutako 560/2021 – 2. atala prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusira bidaltzea erabaki du:

560/2021 prozedura arrunta – 2. atala, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2021eko maiatzaren 13ko Ebazpenaren aurka jarria. Ebazpen horren bidez, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratu zen 2020-2021 ikasturterako.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Ematen den epaiak uki ditzakeen pertsonak, prozedura horretan interesduntzat hartzen direnak, eranskinean adierazitakoak dira.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 23a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

MIREN IGONE MARTINEZ DE LUNA UNANUE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala