Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
5264

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira, Vitoria-Gasteizko Administraziorekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian, izapidetzen ari den 300/2021 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki zuen Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura horri buruzko administrazio-espedientea:

300/2021 prozedura laburtua, Ertzaintzaren karrerako funtzionario batek jarritakoa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2021eko martxoaren 2ko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategoriara igotzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egin zuen.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2021eko irailaren 24a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala