206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
5259
EBAZPENA, 2021eko urriaren 1ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetako 2021erako prestakuntza-bekak esleitzen dituena.
Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariaren 2021eko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetarako prestakuntza-beken deialdia egin zen, eta 2021eko abuztuaren 25eko EHAAn argitaratu zen, 169. zenbakian.
Ebazpen horren 8. artikuluak ezartzen duenez, eskabideak balorazio-batzorde batek aztertu eta baloratuko ditu.
Era berean, ebazpen horren 9. artikuluak adierazten duenez, balorazio-batzordeak esleipen-proposamen bat egingo du, eta LEA/AVCko lehendakariari helaraziko dio. Hark, egindako proposamena ikusita, bekak ematea erabakiko du, banaka jakinaraziko den ebazpen baten bidez. Ebazpena, gainera, LEAren webgunean eta EHAAn argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Balorazio-batzordeak esleipen-proposamena egin du, deialdiaren ebazpenaren 9. artikuluarekin bat etorriz.
Horregatik guztiagatik, eta balorazio-batzordearen proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetako 2021erako prestakuntza-bekak pertsona hauei esleitzea:
1.– Carro Andollo, Raquel: 94 puntu.
2.– Bello Pajares, Soraya: 74 puntu.
Bigarrena.– Eskabide hau atzera egindakotzat jotzea, arrazoi honengatik:
1.– Iragorri Litago, Leire: berak eskatuta.
Hirugarrena.– Lehiaren Euskal Agintaritzaren jarduera-eremuetako 2021erako prestakuntza-bekak ukatzea pertsona hauei, hautaketa-prozesuaren bigarren fasera igarotzeko gutxieneko puntuazioa lortu ez dutelako (gutxienez 25 puntu):
1.– Peñalba Rebolledo, Leire: 20 puntu.
2.– Calvo Sagastuy, Josu: 22 puntu.
3.– Cerro Rastrollo, Asier: 10 puntu.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke LEA/AVCko lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren aurka, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Bilbao, 2021eko urriaren 1a.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakaria,
ALBA URRESOLA CLAVERO.