206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 2 orri.)
- EPUB (220 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
5257
EBAZPENA, 2021eko urriaren 6koa, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazten baita Lan-eremuan Nahasmendu Muskuloeskeletikoak Prebenitzeko Jardunbide Egokien Sarirako 2021eko deialdiaren emaitza eta Balorazio Batzordearen osaera argitaratzen baita.
2021eko abuztuaren 25ean, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko abuztuaren 3ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Lan-eremuan Nahasmendu Muskuloeskeletikoak Prebenitzeko Jardunbide Egokien Sarirako 2021eko deialdia egin zen.
Aipatutako 2021eko abuztuaren 3ko Ebazpenaren 10. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez, Balorazio Batzordeak jasotako eskabideak balioetsi ditu ezarritako esleipen-irizpideen arabera, eta Osalaneko zuzendari nagusiari aurkeztu dio bere esleipen-proposamena, ebatz dezan.
2021eko abuztuaren 3ko Ebazpenaren 12. artikulua betez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak bi kategoriatan esleituko ditu saria eta accesitak, ebazpen baten bidez. Ebazpen horretan, erabaki daiteke saria eman gabe uztea, edozein kategoriatan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrenbestez, Sariaren Balorazio Batzordeak egindako esleipen-proposamena ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko abuztuaren 3ko Ebazpenean aurreikusitako Balorazio Batzordearen osaera argitara ematea. Ebazpen horren bidez, lan-eremuan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko jardunbide egokien sariaren deialdia egin zen 2021erako, eta Balorazio Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute:
– Francisco Javier Inda Ortiz de Zárate, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendariorde teknikoa.
– Iñaki Olaizola Nogales, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Plangintzako zuzendariordea.
– Aitor Gisasola Yeregi, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Lan Osasuneko Unitateko arduraduna.
– Jose Miguel Santurtún Álvarez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Bizkaiko Lurralde Zentroko Zerbitzu Arlo-arduraduna.
– Nagore Eraña Vélez de Mendizabal, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Aholkularitza Juridikoko Arlo-arduraduna.
Bigarrena.– Eman gabe uztea 2021erako lan-eremuan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko jardunbide egokien saria, 50 langile baino gutxiagoko enpresa txikien kategorian, kategoria horretan eskaerarik aurkeztu ez delako.
Hirugarrena.– 2021erako, 50 langile baino gehiago dituzten enpresa handien kategorian, lan-eremuan nahasmendu muskuloeskeletikoak prebenitzeko jardunbide egokien sariaren irabazletzat jotzea honako hau:
Osarten Kooperatiba Elkartea.
Orkli S.COOP enpresarekin batera, dekoletaje-postuetan lesio osteomuskularrak prebenitzeko hobekuntza ergonomikoko proiektua ezartzeagatik.
Laugarrena.– Accesit bat ematea enpresa honi:
UTE Interiores Bilbao II.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean; bi kasuetan, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da kontatzen epea, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan.
Barakaldo, 2021eko urriaren 6a.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
MARÍA LOURDES ISCAR REINA.