Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
5255

IRAGARKIA, Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 106. zenbakian (2021eko irailaren 17a) deialdia argitaratu zen, Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko.

Interesa dutenek bigarren diputatu nagusiordeari eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru-diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Prozedura Erkidearenak) 16.4 artikuluan xedatzen dituen bideetako edozeinetan aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 9a.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren burua,

LOURDES MARTÍNEZ DE LAGOS MANZANA.


Azterketa dokumentala