206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5253
284/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetu den Félix Ángel Ramos Jiménez jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Kirurgia Orokorreko Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostuaren eginkizunez arduratzeko egindako esleipena.
301/2012 Ebazpenaren bidez, Félix Ángel Ramos Jiménez jauna izendatu zen Kirurgia Orokorreko Zerbitzu Sanitarioko Buru Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Félix Ángel Ramos Jiménez jaunari Kirurgia Orokorreko Zerbitzu Sanitarioko Buru lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitarioan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko ekainaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Barakaldo, 2021eko irailaren 21a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.