206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5252
283/2021 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez baliogabetu den Jon Hormaza Otazua jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Bakeako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuaren eginkizunez arduratzeko egindako esleipena.
997/1998 Ebazpenaren bidez, Jon Hormaza Otazua jauna izendatu zen Lehen Mailako Arretako Unitateburu Osakidetzako Bakeako Osasun Zentroan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Jon Hormaza Otazua jaunari Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Bakeako Osasun Zentroan Lehen Mailako Arretako Unitateburu lanpostuari dagozkion eginkizunak esleitu izana baliogabetzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abuztuaren 6an izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko irailaren 21a.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.