206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 1 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5248
1881/2021 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Jokin Faraig Inoriza jaunari Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Begoñako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.
960/2021 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Bilbo-Basurtuko ESIko Begoñako Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Jokin Faraig Inoriza jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Begoñako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jokin Faraig Inoriza jaunari esleitzea Bilbo-Basurtuko ESIko Begoñako Lehen Mailako Arretako unitateburu eginkizunak.
Bigarrena.– Jokin Faraig Inoriza jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Bilbo Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko gerentearen mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Ez dira inolaz ere Lehen Mailako Arretako Unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatuko, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2021eko irailaren 15etik aurrera izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIri jakinaraztea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2021eko irailaren 15a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.