206. zk., 2021eko urriaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (198 KB - 1 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5247
80/2021 EBAZPENA, irailaren 13koa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Luz Seco Rodríguez andrea Errehabilitazioko Terapien Unitateko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.
90/2018 Ebazpenaren bidez, María Luz Seco Rodríguez andrea Errehabilitazioko Terapien Unitateko Gainbegirale izendatu zuten Osakidetzako Gorlizko Ospitalean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– María Luz Seco Rodríguez andrea Osakidetzako Gorlizko Ospitalean Errehabilitazioko Terapien Unitateko Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gorliz, 2021eko irailaren 13a.
Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,
M.ª CARMEN RODRIGUEZ RODRIGUEZ.