204. zk., 2021eko urriaren 13a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (251 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5225
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 1153/2021 Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langile estatutario finko izateari uzteari buruzkoa da.
Iragarki honen bidez, idazpuruan aipatu ebazpenaren edukia jakinarazten da hura Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1153/2021 Ebazpenaren bidez, Josefa Nuñez Sánchez andreak aurkeztutako ukoa onartzen da eta xedatzen da Osakidetzako estatutupeko langile finko izateari utzi diola Erizaintzako Laguntzaile kategorian, 2021eko irailaren 27ko lanaldia bukatzen denetik.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 3a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.