Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2021eko urriaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5216

AGINDUA, 2021eko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita beste agindu bat. Hain zuzen ere, agindu haren bidez, arautu eta deialdia egiten da, 2021eko ekitaldirako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu 2021 Programa.

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduak arautu eta deialdia egiten du, 2021eko ekitaldirako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa. Indartu 2021 Programa (2021eko ekainaren 18ko EHAA, 119. zk.).

Bigarrena.– Aginduaren xedea da, 2021eko ekitaldirako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten eta eremu horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragiten duten enpresentzako edo enpresa taldeentzako dirulaguntzak arautzea eta horretarako deialdia egitea, bere artikuluetan jasotzen diren terminoetan.

Aginduan arautzen diren dirulaguntzak eskualde-xedeko 2014-2020 aldirako estatu-laguntzei buruzko jarraibideen mende egongo dira, eta hauek ere beteko dituzte: Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat etorrita, kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarri izendatzeko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 14. eta 17. artikuluak (AO, L 187, 2014ko ekainaren 26koa), baldin eta 2014-2020 aldirako Espainiako eskualde-laguntzen mapan baimentzen diren gehieneko intentsitateak errespetatzen badira; Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulua, zeinaren bitartez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat etorrita, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen baitira (AO, L 193, 2014ko uztailaren 1ekoa); eta, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat etorrita, arrantzako eta akuikulturako produktuak ekoizten, eraldatzen eta merkaturatzen diharduten enpresentzako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen dituen Batzordearen 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 (EB) Erregelamenduaren 42. artikulua (AO, L 369, 2014ko abenduaren 24koa). Laguntza horizontalei buruzko arauak eta laguntza sektorialei buruzko arauak ere errespetatu beharko dira.

Hirugarrena.– Europako Batzordearen Lehiakortasunerako Zuzendaritza Nagusiak, estatu-laguntzei eta onuradunei dagokienez, honakoa eskatzen du: 2021. urterako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa (Indartu 2021 Programa) arautzen duen eta horren deialdia egiten duen araubide juridikoak zehaztasun handiagoz adierazi behar duela zein diren nekazaritza eta elikagaigintzako produktuak eta arrantza eta akuikulturatik eratorritakoak eraldatu eta merkaturatzeko dirulaguntzen esparruko inbertsioetarako laguntzen onuradunak.

Laugarrena.– Errespetatu beharreko araubidea Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 17. artikulukoa da, zeinaren bidez, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluekin bat etorrita, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetarako eta landa-inguruneetarako laguntzen zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarri deklaratzen baitira (AO, L 193, 2014-07-01).

Erregelamendu horren 1.1.a). i) artikuluaren arabera, 17. artikuluan aurreikusitako laguntzetarako, nekazaritza-sektoreko mikroenpresa eta ETE aktiboei soilik aplikatzen zaie; zehazki, nekazaritza-ekoizpen primarioari eta nekazaritza-produktuen eraldaketa eta merkaturatzeari.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 9ko Aginduaren 4. artikulua (Kanpoan utzitako erakundeak) aldatzea. Hain zuzen ere, agindu horrek arautu eta deialdia egiten du, 2021eko ekitaldirako, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean eta Oiartzualdean eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 15etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuetan ekoizpen-inbertsioa egingo duten eta, beraz, gune horietako lehiakortasun-hobekuntza eta garapen ekonomikoa eragingo duten enpresentzako dirulaguntza-programa (Indartu 2021 Programa). Aldaketa horrekin, beste apartatu bat gehituko da, 3. bis delakoa hain justu, honela geratuko dena idatzita:

«3.bis) Enpresa handiak ez dira sartzen nekazaritzako produktuak eraldatu eta merkaturatzearekin lotutako inbertsioetarako laguntzetan; izan ere, mikroenpresei eta ETEei soilik eman ahal izango zaizkie».

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko urriaren 5a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala