Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
5197

IRAGARKIA, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak zehapen-prozedurak hasteko hartutako erabakiak jakinarazteko dena, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloan.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak zehapen-espediente batzuk ireki ditu, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko hartutako prebentzio-neurrien arloko arau-hauste batzuengatik.

Interesdun batzuei ezin izan zaizkie ohiko moduan jakinarazi espedienteari hasiera emateko erabakiak, eta horregatik argitaratzen da iragarki hau. Interesdun horien NAN/AIZen zerrenda eranskinean dago.

Legezko ohartarazpenak:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zigortzeko ahalmenari buruzko 1998ko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen 36.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, adierazten zaio 15 egun balioduneko epea duela, egintza hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, bidezkotzat jotzen diren alegazioak, dokumentuak eta informazioak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki ikusten diren frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango du Vitoria-Gasteizko Lurralde Ordezkaritzan (Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz).

Eta hala jakinarazten da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan aurreikusitakoa betetzeko.

Ediktu bidezko jakinarazpen honek dies a quo efektuak sortuko ditu, epeak zenbatzeari dagokionez, Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 27a.

Arabako Osasuneko lurralde-ordezkaria,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala