203. zk., 2021eko urriaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5189
ERABAKIA, Ebazpen Batzordean Gipuzkoako Lurralde Historikoa ordezkatuko duen kidea izendatzekoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2021eko irailaren 21ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu du:
«Datorren azaroaren 17an amaituko da Ebazpen Batzordeko gaur egungo kideen agintaldia.
Ebazpen Batzordea arautzen duen 1994ko ekainaren 30eko 13/1994 Legeak 7.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Gipuzkoako Batzar Nagusiei kontsulta informatiboa egin zaie Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena jauna berriz izendatzeari buruz.
Izapide hori bete denez, Diputatuen Kontseiluak, diputatu nagusiak proposatuta,
ERABAKITZEN DU:
Juan Ignacio Ugartemendia Eceizabarrena jauna izendatzea Euskal Herriko Autonomia Estatutuak 39. artikuluan aurreikusten duen Ebazpen Batzordean Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ordezkari.»
Donostia, 2021eko irailaren 23a.
Gobernantza Departamentuko foru diputatua eta Diputatuen Kontseiluko idazkaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.